XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etsaiak ere dûtûgû,
Xangoako oihanian,
Zûhaiñ petan sarraskitû
beitziren deûs ezinian.

Borthitz
Naban tûgû egûrûki
aldepilat ohiltiak,
Axantoro oihan eta
errekatik eraitsiak.

Arbantero bixkarretik,
Besareko bordetarik,
Luzaideko arrollala
bestiak ziren jauzirik.

Iñigo
Erredoraia phasian
eta naban haitzartetan
Ziek tûtzie atzaman
eta eho bat batetan.